Actualizado 30/07/2021 13:15 CET

Gaztelugatxeren zainketarako erakundeen arteko koordinazioa eskatu du Bermeoko Udalak

Gaztelugatxe
BERMEOKO UDALA

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

Bermeoko Udaleko osoko bilkura aho batez agertu da erakundeen arteko koordinazioaren alde Gaztelugatxeren zainketa bermatzeko. Horretarako, eskudun diren erakundeei elkarlana eskaini eta koordinazio gune batean lan egiteko eskatu die, "inguruaren jasangarritasuna, ondarearen zaintza eta balioztapena, tokiko ekonomiaren suspertzea eta Gaztelugatxe eta Bermeoren arteko lotura historiko, natural eta emozionala bermatzea ezinbestekoak direlako".

Bermeoko Udalak "hausnarketa sakon bat" egiteko" eskatu du babestutako biotopoak sortzen duen inpaktu ekonomiko, sozial, kultural eta ekologikoaren inguruan. Gainera, inpaktu horrek inguruko herrietan eragin nabarmenagoa izate aldera, neurriak sustatzeko konpromisoa eskatu die eskudun erakundeei. Halaber, kalitatezko turismoa eta enplegua bultzatzu eta, bide batez, ondare kulturala eta naturala babesteko konpromisoa agertu du.

Bestalde, azken 40 urteetan Gaztelugatxeren zaintzan aritu den bolondres taldeari eskerrak eman dizkio eta egindako lana balioan jarri du Bilboko Udalak: "Gaurko Gaztelugatxe neurri handi batean beraiei esker mantendu da".

Azkenik, paisaia naturaletik kanpo gelditu diren beste ondareak zaintzeko deia ere egin du, hala nola Matxitxakoko gudako kanoiak eta Nestor Basterretxearen eskultura.