Gehitu eta Ailaket! elkarteek GIBaren test azkarrak egingo dituzte igandean, Donostian

Actualizado 2019/10/18 14:51:43 CET

DONOSTIA, 18 (EUROPA PRESS)

Gehitu lesbiana, gay, bisexualen, trans eta intersexualen elkarteko eta AiLaket! droga erabiltzaileen arrisku murrizketaren aldeko elkarteko kideak Donostiako Alderdi Ederren egongo dira igandean, urriaren 20an, GIB, C hepatitis eta sifiliaren test azkarrak egiten eta sexu bidez kutsatzen diren infekzioen inguruko kontzientziazioa sustatzen.

Izan ere, GIBaren Test Azkarraren Nazioarteko Eguna ospatuko da igandean. Testa konfidentziala eta guztiz doakoa izango da, eta bi elkarteetako ordezkariak 11:00etatik 14:00ak arte egongo dira Alderdi Ederren.

Gehitu elkarteak jakinarazi duenez, osasun sexualeko taldeak urteak daramatza gai horren inguruko politikak eta proiektuak aurrera eramaten. Horien artean, garrantzi handia ematen dio GIB, C hepatitisa eta sifiliaren test azkarrak egiteari, "sexu bidez transmititzen diren infekzioen prebentziorako oso lagungarria baita bakoitzaren osasun sexuala eta egoera serologikoa jakitea, infekzio gehienak infektatuta dauden pertsonek horrelako infekziorik ez daukatela pentsatzen dutelako gertatzen baitira".

Test azkarrak ezaugarri zehatz batzuk ditu, baina fidagarritasun berdina beste test batzuekin konparatuta. Hirugarren belaunaldiko testak izenarekin ere ezagunak dira, eta, odol pixka bat erreaktiboarekin nahastuta, 20 minututan emaitza ematen dute.

Gehitu elkarteak Ai Laket! elkartearekin harremanean jarri zen, "azken finean, droga kontsumo ez arduratsua, batzuetan, sexu harreman arriskutsuekin erlazionatuta egon daitekeelako, baina, batez ere, elkarte honek bere furgonetak eraibiliz kale mailan kontzientziazio lana egiteko duen eskarmentu handia probesteko".