Gerdauko sindikatuek langileen segurtasuna "ororen gainetik" jartzea eskatu diote zuzendaritzari

Actualizado 2014/01/09 18:53:17 CET

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   UGT, CC.OO., USO, CSIF, LAB eta ELA sindikatuen Gerdau enpresako ordezkaritzek enpresak "aldarrikatzen duen 'pertsonen segurtasuna ororen gainetik' betetzea" exijitu diote zuzendaritzari, Basauriko lantokian asteazkenean langile bat hil ondoren. Halaber, langileen segurtasunarekin eta osasunarekin "konpromiso erreala eta eraginkorra" hartzeko eskatu diete patronalari eta instituzioei.

   Sindikatuok langilearen heriotza deitoratu dute ohar baten bidez. Pine Instalazioak eta Muntaiak enpresako langilea zen, 53 urtekoa, eta Gerdauko Basauriko lantokian konponketa lanak egiten ari zela deskarga elektriko bat jaso ondoren hil zen.

   Ostiralean Basaurin egingo diren mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok, eta gogorarazi dute Gerdauko Azkoitiko lantokian beste lankide bat hil eta gutxira gertatu dela Basauriko heriotza.

   "Gerdauko antolakuntza sindikalak ez gaude lanean lankide gehiago galtzeko prest", ziurtatu dute. Hori dela eta, enpresak "aldarrikatzen duen 'pertsonen segurtasuna ororen gainetik' betetzea" exijitu diote zuzendaritzari.

   Gainera, Gerdau Taldeko Espainiako Zuzendaritzarei berehala biltzeko eskatu diotela jakinarazi dute, "aurki gertaturiko istripuak saihesteko elkarrekin lan egiteko".