Getxoko Argia Ereiten Euskara Sarira hautagaiak aurkezteko epea ostiralean amaituko da

Publicado: miércoles, 23 octubre 2019 11:03

BILBO, 23 Oct. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia) urtero antolatzen duen Argia Ereiten Euskara Sariko hamargarren ediziorako hautagaiak aurkezteko epea ostiralean bukatuko da, urriaren 25ean. Euskararen gizarte erabilera babesteko, sustatzeko edo hedatzeko zereginetan nabarmendu diren erakunde, elkarte edo pertsona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea da sariaren helburua.

Horrela, Getxoko Udalak herritarrak animatu ditu beren inguruan, familian, kuadrillan, kultur, kirol eta abarreko elkarteetan euskararen alde lan egiten duten pertsonak aurkeztera.

Hautagaiak aurkezteko inprimakia https://www.getxo.eus/eu/euskara/noticias/285 web orrian deskarga daiteke, eta ondoren euskara@getxo.eus posta elektronikora edo posta arruntez Euskara Zerbitzura bidali behar da. Saria Ibon Garagarza eskultore getxoztarraren lana da.