Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak Haur Koruen V. Tailerra egingo du asteburuan Hondarribian

Actualizado 2011/03/25 11:17:02 CET

DONOSTIA, 25 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak Haur Koruen V. Tailerra antolatu du astebururako Hondarribiako Elkano aterpetxean. Asteburuan lanean arituko dira 100 haur eta gazte (8-15 urte), Imanol Elizasu eta Nagore Alangua zuzendarien gidaritzapean.

Federazioko iturriek jakinarazi dutenez, asteburuko lan hau jende aurrean aurkezteko, kontzertu bat ospatuko da igandean, martxoak 27, Hondarribiko Portuko elizan (Santa Maria Magdalena), arratsaldeko 17:30etan.