Gipuzkoako Bazkundeak kanpoko merkataritzako big data zerbitzua sortu du Enantio enpresarekin elkarlanean

Gipuzkoako Bazkundeko eta Enantio World enpresako ordezkariak
GIPUZKOAKO BAZKUNDEA
Publicado: miércoles, 15 julio 2020 10:32

DONOSTIA, 15 Jul. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Bazkundeak eta Enantio World S.L. enpresak lankidetza hitzarmena sinatu dute, inportazio edo esportazio eragiketak egiten dituzten edo egin nahi dituzten lurraldeko enpresen esku jartzen den merkataritza transakzioei buruzko informazio zerbitzua sustatzeko eta merkaturatzeko. Kanpo merkataritzako big fata zerbitzuak 2018tik aurrera egindako 900 milioi eragiketa komertziali buruzko informazioa du, eta hilero eguneratzen da, 30 herrialdetan egindako inportazio eragiketak sartuz.

Merkataritza erakundetik jakinarazi dutenez, zerbitzuaren bidez, nazioarteko bezero edo hornitzaile posibleak identifika daitezke, bidaiatu beharrik gabe. Gainera, "tresna bikaina" da merkataritza ekintza edo hornikuntza bideratzeko. Erositako produktuak, eragiketen zenbatekoa, hornitzaileak eta salgaiaren jatorrizko herrialdea dira transakzio bakoitzerako eskuragarri dauden informazioetako batzuk.

Lehiakideak zaintzeko aukera da zerbitzuak eskaintzen duen beste abantaila bat. Izan ere, egiten dituen salmentak monitoriza daitezke, bezero zorroa, merkantzien pisua, eragiketen zenbatekoak eta salgaiak entregatzen diren datak ezagutuz. Batzuetan, salgai motaren arabera, prezioak konparatu ere egin daitezke, aleko prezioak aztertuz.