Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-zortzirena Azpeitian jokatuko da larunbatean

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-zortzirena Azpeitian
BERTSOZALE
Actualizado: martes, 1 octubre 2024 12:26

DONOSTIA, 1 (EUROPA PRESS)

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak lehen mugarria igaroko du larunbatean, urriaren 5ean, Azpeitiko saioarekin amaituko baita final-zortzirenen fasea. Soreasu antzokian izango saioa, eta Aitor Tatiegi Loidi, Asier Azpiroz Iztueta, German Urteaga Garmendia, Haizea Arana Cardenal, Maialen Akizu Bidegain eta Maider Arregi Markuleta ariko dira kantuan.

Gaiak jartzen Iker Iriarte Iribar izango da, eta Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi epaimahaikideak. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da final-laurdenetara, eta, saioa amaitzearekin bat ezagutuko da puntuazioz sailkatutakoen zerrenda ere. Saio 17:00etan hasiko da; sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta Soreasuko txarteldegian ere egongo dira saioaren egunean bertan, aurretik agortzen ez badira.

Contador