29 de Urtarrila de 2020
  • Martes, 28 de Enero
 

Gipuzkoako eskubaloia egituratuko dute Aldundiak, Bera Berak eta Bidasoak

Actualizado 2016/02/15 14:32:54 CET
Aldundiko eta bi eskubaloi taldeetako ordezkariak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

DONOSTIA, 15 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako Foru Aldundiak, CD Bidasoak eta Balonmano Bera Berak lurraldeko eskubaloia egituratzea bilatzen duen hitzarmena sinatu dute astelehen honetan, eta horrela, taldeak liga nagusietan mantentzeko eta etorkizuna harrobiko lanarekin bermatzeko lan egitera konprometitu dira foru erakundea eta bi eskubaloi taldeak.

   Goizane Alvarez Gipuzkoako Aldundiko Gazteria eta Kiroletako zuzendariak adierazi du oso pozik daudela lurraldeko eskubaloiko bi talderik garrantzitsuenekin hitzarmena sinatzeagatik. Gainera, bi taldeekin sinatutako hitzarmena mutilen zein nesken taldeekin sinatzea goraipatu du. Bere hitzetan, hitzarmenarekin, Aldundiak kirol eredu "txukun eta iraunkorra" bilatu nahi du, baina beti "talentuari" laguntzeko.

   Halaber, Bidasoak eta Bera Berak errespetuan, talde lanean eta esfortzuan jarriko dituzte lanaren oinarrian, baita beren eskualdeetan sustatzaile bezala landu ere. Horrela, Bidasoa eskualdean CD Bidasoak eta Donostialdean Bera Berak, bestearen lana aztertuko dute harrobitik hasita. Sinatutako hitzarmena 2019ko abuztuaren 31n bukatuko da.

  • Martes, 20 de
 

Lo más leído

  1. 1

    Lesboserako banaketarako furgoneta bat erosteko behar zituen 40.000 euroak lortu ditu Zaporeak ekimenak

  2. 2

    Gurpil aulkiko saskibaloiko Europako Txapeldunen Ligako atariko faseetako bat Bilbon jokatuko da, asteburuan

  3. 3

    Lautan Hiru euskarazko antzerki txikiko jaialdiaren bigarren aldia egingo da otsailean, Bilboko Zazpikaleetan

  4. 4

    Kultur sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzetara 354.000 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak

  5. 5

    Merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %0,9 gehitu dira 2019an EAEn

La actualidad más visitada en EuropaPress logo: La actualidad más vista