20 de Otsaila de 2020
 

Gipuzkoako I. Txikien Azoka ospatuko da Ficoban martxoan

Actualizado 2016/1/25 13:03:40 CET

DONOSTIA, 25 (EUROPA PRESS)

   Irungo Ficoba erakustazokak eta Sofeven enpresa nafarrak Gipuzkoako I. Txikien Azoka egingo dute martxoaren 11tik 13ra bitartean, 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzako proposamenekin, eta merkataritza eta dibulgaziozko helburuekin, antolatzaileek adierazi dutenez.

   Erakustazokako 3 pabiloian jarriko da erakusketa gunea, eta han, enpresa erakusketariek haurdunaldiaren, amatasunaren eta haurtzaroaren sektorearekin zerikusia duten produktuen, zerbitzuen eta jardueren eskaintza erakutsiko diote jendeari.

   Moda, osasuna, puerikultura, gorputz ariketa, aisia eta denbora librea eta hezkuntza izango dira erakusketako eskaintzaren ardatz nagusiak, guraso estreinatu berriek edo gurasogaiek merkatuak eskaintzen dituen azken berritasunak ezagutzeko aukera izan dezaten. Horrekin batera, jarduera programa bat ere izango da, eta hitzaldiak eta lantegiak egingo dira haurdunaldiaren, amatasunaren eta haurraren inguruan.

   Gurasoek eta haurrek azoka erosotasunez bisita dezaten, edoskitze areto bat gaituko da sofekin, tronekin, biberoi berotzekoekin, aldatzekoekin eta haur higieneko gauzekin. Haurrentzako aisia gune bat ere egongo da, txikienak entretenitu daitezen (puzgarriak, jolasak eta lantegiak), bai eta kafetegia eta atsedengune bat ere.

   Sofeven, S.L. Nafarroako enpresa bat da, eta jardunaldiak sustatzen, antolatzen eta koordinatzen eta zerbitzuak osotasunean kudeatzen espezializatuta dago, dela partikularrentzat, dela profesional edo instituzioentzat. Sektorean esperientzia duen talde zabal batek osatuta, Sofevenek sustatzaile espezializatu gisa jarduten du azoketan, biltzarretan, gaikako eraskustazoketan eta horrelakoetan.

Lo más leído

  1. 1

    Teorizan meteoritos que alcanzan la Tierra a velocidad relativista

  2. 2

    Mägo de Oz confirma a Víctor de Andrés como su nuevo guitarrista

  3. 3

    El coronavirus se puede transmitir por aerosol en el aire, según las autoridades chinas

  4. 4

    Belén Esteban regresa al foco mediático tras la triste muerte de Fran Álvarez

  5. 5

    Eugenia Martínez de Irujo: "Con Cayetano no tengo relación"