Giro motela izango da gaur, eta tenperatura maximoak dezente jaitsiko dira

Euskalmet agentziaren iragarpena abuztuaren 13rako
EUSKALMET
Publicado 2018/08/13 09:15:28CET

DONOSTIA, 13 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Euskal Meteorologia agentziak egindako iragarpenaren arabera, giro motela izango da gaur (astelehena, hilak 13) eta tenperatura maximoak dezente beherago izango dira. Atzoko balioekin alderatuz, tenperatura maximoak asko jaitsiko dira barnealdean; 22-23 ºC inguruan geldituko dira, hegoaldean gorago. Ipar/ipar-mendebaldeko haizearekin, zerua hodeitsu egongo da, batez ere goizean, eta tarteka euria egingo du ipar partean; goizeko lehen orduetan, zaparrada moduan botako du eta ondoren noizbehinka euri lardatsa egingo du, batez ere kostaldean. Hegoaldean berriz, ateri eta egunak aurrera egin ahala ostarteak irekitzen joango dira, batez ere Nafarroa hegoaldean.

Itsasoan, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin. Itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.