Langile bat
Jesús Hellín - Europa Press
Actualizado: viernes, 3 abril 2020 12:22

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

Gizarte Segurantzak 26.296 afiliatu galdu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) martxoaren 11tik hilaren amaierara bitarte, Covid-19 gaitzak eragindako krisiaren ondorioz. Hilabete osoko batez bestekoan, aldiz, 5.764 afiliatu gutxiago izan dira, otsailaren aldean, eta iazko martxoan baino 7.113 gehiago, Espainiako Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak asteazken honetan jakitera eman dituen datuen arabera.

Gizarte Segurantzak batez beste 967.389 afiliatu zituen martxoan, baina ministerioak zehaztu du koronabirusaren pandemiaren eragina nabarmen nabaritzen hasi zela hilaren 12tik aurrera. Beraz, "batez besteko afiliazioaren datuak ez du zorrotz islatzen hilabete osoan gertatutakoa".

Bildutako datuen arabera, martxoaren 11n, Gizarte Segurantzak 976.539 afiliatu zituen EAEn, eta martxoko azken egunean, berriz, 950.234, hau da, 26.296 gutxiago, %2,69ko murrizketa.

Lurraldez lurralde, Araba, 160.117 afiliatu izatetik 154.475 izatera igaro zen, 5.739 gutxiago (-%3,58); Bizkaian, 489.091 izatetik 475.922 izatera igaro ziren, 13.169 gutxiago (-%2,35); Gipuzkoan, 327.221 izatetik 319.833 izatera jaitsi ziren, 7.338 gutxiago (-%2,26).

BATEZ BESTEKO AFILIAZIOA

Martxoko batez besteko afiliazioari dagokionez, 967.389 pertsona daude, otsailean baino 5.764 gutxiago (-%0,59), baina 2019ko martxoan baino 7.113 gehiago (+%0,74).

Lurraldeka, Bizkaiak 484.499 afiliatu ditu, otsailean baino 3.220 gutxiago (-%0,66) eta 2019an baino 3.816 gehiago. Gipuzkoan 324.474 afiliatu daude, otsailean baino 934 gutxiago (-%0,29) eta iaz baino 3.032 gehiago (+%0,94). Arabak 158.415 afiliatu ditu batez beste, aurreko hilean baino 1.601 gutxiago (-%1) eta 2019ko martxoan baino 266 gehiago (+%0,17 gehiago).