Gizon bat atxilotu dute Durangon, bikotekideari erasotzeagatik

Actualizado 2015/01/08 14:38:14 CET

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzaren agenteek 24 urteko gizonezko bat atxilotu dute ostegun honetan Durangon (Bizkai), genero indarkeriako delitu baten ustezko egilea delakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Goizaldeko 01:00ak pasata, Ertzaintzak Durangoko etxe batean gertatutako genero indarkeriako gertakari baten berri izan du. Herritarren segurtasuneko patruila bat bertaratu da eta etxearen atarian emakume bat aurkitu du.

   Emakumeak agenteei adierazi die bikotekideak, liskarrean zeudela, aurpegian kolpatu duela, sudurreko hemorragia eraginez. Biktimak, gainera, txorkatila ere minduta zuen, bere esanetan, erasotzailearekin indarka aritu delako eskaileran behera ihesi zihoanean.

   Salaketaren egilea osasun zentro batera eraman behar izan dute eta ertzainak lesioen ustezko egilea zegoen etxebizitzara joan dira, atxilotzeko. Atxilotua, 24 urtekoa, ertzain etxera eraman dute egin beharreko izapideak egiteko eta ondoren epaitegira eramateko.