Gizon bat atxilotu dute Oiartzunen (Gipuzkoa) epailearen aginduz gidabaimena kenduta zuela gidatzeagatik

Actualizado 2011/03/09 19:11:27 CET

DONOSTIA, 9 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Oiartzunen (Gipuzkoa), epailearen aginduz gidabaimena kenduta zuen arren auto bat gidatzen harrapatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldeko 19:00ak aldera, GI-636 errepidea Oiartzundik igarotzen den zonaldetik zihoan herritarren segurtasunerako patruila batek auto bat ikusi zuen debekatuta dagoen bira bat egiten. Hori ikustean, ertzainek ibilgailua geldiarazi zuten inguruan, gidariari isuna jartzeko asmoz.

Agenteek egiaztatu zuten autoa gidatzen zihoan gizonezkoak gidabaimena kenduta zuela epailearen aginduz, legez emandako puntu guztiak galduak baitzituen. Horregatik, gidaria atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten, ohiko eginbideak burutzeko.