Gizon bat atxilotu dute Zumarragan pisukide bati sexu erasoa egiteagatik

Archivo - Vehículo de la Ertzaintza
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: viernes, 3 diciembre 2021 17:08

DONOSTIA, 3 (EUROPA PRESS)

Ertzaintzak 46 urteko gizonezko bat atxilotu du Zumarragan, (Gipuzkoa), sexu askatasunaren aurkako delitu bat leporatuta, bizi den pisuan gela bat alokatuta zeukan emakume bati sexu erasoa egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gertaera joan den astelehenean izan zen, ustezko erasotzaileak eta biktimak Zumarragan partekatzen duten etxebizitzan. Antza denez, emakumeak gela bat alokatu zuen duela gutxi gizona bizi zen etxebizitzan. Zenbait egunetan hitzezko jazarpena jasan ondoren, joan den astelehenean, gizonak sexu harremanak izatera derrigortu zuen emakumea.

Gertatutakoa jakin bezain laster, Ertzaintzako agenteek pasa den gauerdian atxilotu dute 46 urteko gizonezkoa etxebizitzan bertan, sexu askatasunaren aurkako delitu bat egotzita.