Gizonezko bat hil da Olaberrian, motorra errepidetik aterata

Actualizado 2019/08/14 10:09:42 CET

DONOSTIA, 14 (EUROPA PRESS) -

Tolosako 51 urteko gizonezko bat hil zen eta 50 urteko beste bat larri zauritu zen pasa den astearte gauean, abuztuaren 13an, istripu baten ondorioz Olaberrian (Gipuzkoa), A-636 errepidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 22:15ean gertatu zen A-636 errepideak N-1 errepidearekin duen lotunean, Olaberria parean, Donostiarako noranzkoan. KTM Duke motozikleta bat errepidetik atera zen eta ondoren zirkulazio seinale bat jo zuen.

Ezbeharraren ondorioz, motor gidaria, hil egin zen Tolosako 51 urteko bizilaguna eta beste gidaria, 50 urteko gizonezkoa, larri zauritu zen eta Donostiako ospitalera eraman zuten.

Mediku batek motor gidariaren heriotza baieztatu eta diligentziak amaitu ondoren, gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman zuten, autopsia egiteko.

Istripua gertatu eta gero, galtzada garbitzeko lanak amaitu arte trafikoa itxita egon zen N-1 errepidearen eta A-636 errepidearen arteko loturan, Zumarragarantz. Ertzaintzako agenteek, bestalde, gertatutakoa argitzeko lehen izapideak hasi zituzten.