Hainbat ibilgailutan kalteak egin eta ertzain bai jotzen saiatzeagatik, 29 urteko gizon bat atxilotu dute Erandion

Publicado: lunes, 24 junio 2019 16:21

BILBO, 24 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuen igandean, Erandion (Bizkaia), aparkatuta zeuden bost autori eta autobus bati kalteak egiteagatik. Era berean, atentatu delitua ere leporatu diote, atxilotu zuen ertzainetako bat jotzen ahalegintzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Igande goizeko 08:00ak aldera gertatu zen guztia Astrabudua auzoko aparkaleku batean. Herritar batek Ertzaintzara deitu zuen, gizonezko batt aparkatuta zeuden ibilgailuei kalteak egiten ari zela esanez; zehazki, metalezko barra bat hartuta atzerako ispiluak eta beirak hausten ari zela esan zuen.

Bertara hurbildu ziren agenteek eta Donostiako Udaltzaingoko patruila batek gizonezkoak egindako kalteak egiaztatu zituzten, eta gelditzeko agindu zioten. Gizonezkoak ez zien jaramonik egin eta barrarekin agenteei eraso egiten ahalegindu zen behin baino gehiagotan.

Azkenean, agenteek barra kendu eta atxilotu egin zuten, lau autori, furgoneta bati eta autobus bati kalteak egitea leporatuta. Gainera, gizonezkoari eginbideak ireki zizkioten, ikertu gisa, ertzainei eraso egiten ahalegintzeagatik. Atxilotua arratsaldean eraman zuten epailearen aurrera.