Helduei eta umeei zuzendutako zinema zikloak izango dira Getxon martxotik maiatzera

"El Hoyo" Filma.
GETXOKO KULTUR ETXEA
Publicado: miércoles, 19 febrero 2020 17:38

BILBO, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Zinemabarri zine kluba eta Zinematxiki Haur Zinea zikloa izango dira martxotik maiatzera bitarte, Getxoko Muxikebarri gunean (Bizkaia), helduei eta umeei zuzendutako zikloak, hurrenez hurren. Zinemabarri martxoaren 5ean hasiko da, eta ostegunetan izango da, 20:00etan; Haur Zinea, aldiz, martxoaren 8an hasiko da, eta igandeetan egingo da, 12:00etan.

Getxoko Kultur Etxetik jakinarazi dutenez, egitarauek hainbat herrialdetako kalitatezko zinema eskainiko dute, film laburrak emango dira, eta sektoreko gonbidatuekin eztabaida foroetan parte hartzeko aukera ere egongo da.

Horrela, Zinemabarri zikloa ikusiko diren filmen artean daude 'El hoyo', 'Un coche cualquiera', 'El traidor', 'Exam' edota 'El joven Ahmed', besteak beste. Emanaldi bakoitzerako sarreraren prezioa 3,50 euro izango da.

Halaber, Zinematxiki Haur Zinea zikloan, 'Zog, dragones y heroínas', 'Turuleka oiloa', 'Manou' eta 'Solan & Eri: Misión a la luna' izango dira ikusgai. Saio bakoitzerako sarreraren prezioa 2,50 euro izango da.