Hildako bat eta hiru zauritu, Andoainen abandonaturiko etxe baten sutean

Actualizado 2017/01/26 10:05:55 CET

DONOSTIA, 26 (EUROPA PRESS)

Pertsona bat hil da eta beste hiru zaurituta daude, Andoainen abandonaturiko etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz. Zaurituetako batek erredura larriak ditu, Ertzaintzaren iturriek Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez.

Sutea goizaldeko 05:20an hasi da, ostegun honetan, Andoaingo Ama Kandida etorbidean, ustez abandonaturik dagoen bi solairuko etxebizitza batean. Suhiltzaileak bertaratu dira eta barruan zeuden hiru lagun erreskatatu dituzte. Haietako batek erredura larriak zituen eta berehala Gurutzetako ospitalera eraman dute; beste biak Donostia ospitalera eraman dituzte.

Suhiltzaileek goizeko 07:40an itzali dute sutea. Ondoren, 09:00ak jota zirela, pertsona baten gorpua aurkitu dute etxebizitzaren barruan. Oraingoz ez dakite sutea zergatik sortu zen, ezta hildakoaren eta zaurituen identitatea ere.

  • Lunes, 20 de
 

Lo más leído

  1. 1

    Alboka folk taldeak kontzertua emango du astelehen honetan Bilboko Arriagan

  2. 2

    Sexu askatasunaren aurkako delituak ia %10 gehitu ziren 2019an EAEn eta 422 emakumek erasoren bat salatu zuten

  3. 3

    Abisu horia ezarriko dute asteartean EAEn, 1.000 metrotik beherako elurragatik eta izozte arriskuagatik

  4. 4

    'Kultura koloretan' 2020ko kultur eta aisialdi agenda argitaratu du Bilboko Udalak

  5. 5

    Alboka folk taldeak kontzertua emango du astelehenean Bilboko Arriagan

La actualidad más visitada en EuropaPress logo: La actualidad más vista