. Hiri jasangarriago, orekatuago eta inklusiboen garapena sustatzeko erronkak aztergai Euskal Hiria biltzarran
Actualizado 23/11/2022 11:34

Hiri jasangarriago, orekatuago eta inklusiboen garapena sustatzeko erronkak aztergai Euskal Hiria biltzarran

Archivo - Iazko Euskal Hiria biltzarraren irudia.
JUNTA DE EXTREMADURA - Archivo

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Europako eta bertako ehundik gora profesionalek parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak NBE-Habitaten laguntzarekin antolatutako XXI. Euskal Hiria biltzarrean, azaroaren 28an eta 29an, Bilboko Euskalduna Jauregian. Hiri eta landa eremu jasangarriago eta inklusiboagoen garapena izango da topaketaren ardatza.

Antolatzaileek adierazi dutenez, "egungo panoramak erakusten du hirietako biztanle kopurua izugarri igotzen ari dela eta, aitzitik, herriek neurri berean galtzen dutela biztanleria. Errealitate horren aurrean, erronka da herritarren ongizate maila handia uztartzea eskura dauden baliabideen kontsumoaren hazkundearekin, ingurumenaren babesa eta gizarte oreka bistatik galdu gabe".

Hirietan bizi diren pertsona guztien inklusio osoa ere jorratuko da biltzarrean, Garapen Jasangarrirako 11. Helburuan jasota dagoen bezala. Gizartearen aniztasuna integratzeko ikuspegitik landuko da, "ingurunean egin beharreko egokitzapenak eginez, integrazioa espazio guztietan modu natural eta seguruan bermatzeko, irisgarritasuna hobetuz eta aniztasuna funtsezkotzat hartzen duten ekipamenduak eraikiz".

Egitarauak formatu hibridoan izango du, eta aurkezpen batekin hasiko da, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuaren eta Carmen Sánchez-Miranda NBE-Habitateko Espainiako Bulegoaren eskutik. Shipra Narang Suri NBE-Habitateko Hiri Praktiken sailburuak hitzaldi nagusia emango du, eta ondoren, Eurolker erakundeko Andoni Hidalgok euskal hiri agenda berriari buruzko datuak lantzen dituen 'Bultzatu 2050' txostena aurkeztuko du.

Euskal Hiria biltzarra lurraldeko desberdintasunaren zenbait alderdirekin lotutako gaiak jorratuko dituzten lau bloketan antolatuko da, eta hirien diseinu inklusiboa, landa eremuaren eta hiri eremuaren arteko dikotomia eta elkarreragina, ingurumenaren babesa eta gizarte justizia, biztanlerien arteko oreka bultzatzeko formak, eta eskuragarri dagoen teknologiaren bidezko plangintza adimenduna moduko gaialk jorratuko dira.

'Gizarte arrakalari heltzen: begirada bat lurraldetik eta hiritik', 'Lurralde orekatuak: aurrerabidea eta aukerak hiri/landa continuumean', 'Hiri jasangarriak: gizarte inklusioa eta ekitatea' eta 'Gizarte kontratu berri bat lurralde eta hiri jasangarriagoak eta
kohesionatuagoak lortzeko' izango dira biltzarraren lau atalak.

Contador