Hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon neska adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita

Actualizado: viernes, 28 febrero 2020 12:16

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

Hiru gizonezko atxilotu dituzte Bilbon neska adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita. Erasoa Bilboko Solokoetxe inguruan gertatu omen da, eta atxilotuak 18 eta 21 urte artekoak dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez.

Ustezko sexu erasoa joan den asteburuan izan zen, eta 18 eta 21 urte arteko susmagarriak ostegunean atxilotu zituzten. Atxilotuak ertzain etxean daude orain, epailearengana eramateko zain. Oraingoz ez dago getaeraren inguruko xehetasun gehiagorik.