Hizkuntzen Feriaren seigarren edizioa Paz de Ziganda ikastolan egingo da, Atarrabian

VI. Hizkunzten Feriako lantaldea
NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
Actualizado: miércoles, 23 enero 2019 13:28

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Iruñerriko Jaso, San Fermin eta Paz de Ziganda ikastoletako guraso talde batek VI. Hizkuntzen Feria antolatu du. Aurten, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolaren ardurapean geratu da antolakuntza orokorra, eta azoka ostiralean larunbatean egingo da, urtarrilaren 25ean eta 26an.

Antolatzaileek azaldu dutenez, zenbait enpresek hizkuntza murgiltzearekin loturiko eskaintzak aurkeztuko dizkiete familiei. Eskaintza horiek adin tarte ezberdinetara bideratuta egongo dira, eta atzerrirako zein bertakoak izango dira, udan eta ikasturtean zehar egiteko.

Aukeratutako enpresak jada ezagunak dira eta aurreko urteetan familiei "seriotasuna eta konfiantza" eskaini dietelako daude azokan. Antolatzaileek gogoratu dute euren funtzioa eskaintza aurkezten erraztea besterik ez dela, eta, beraz, ez dutela inolako ardurarik hartzen enpresa horien lanarekin.

VI. Hizkuntzen Feria 16:30etik 20:00etara izango da ostiralean, eta 10:30etik 13:30era larunbatean, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako Batxilergko eraikuntzan.