Hondarribiko Udalak esker ona adierazi die Hondar Kirolak ekimenean lagundu duten 25 gazte boluntarioei

Hondar Kirolak ekimenean lagundu duten 25 gazteak, Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkatea eta Maria Serrano Gazteria zinegotziarekin batera, herriko udaletxean.
HONDARRIBIKO UDALA
Publicado: miércoles, 7 agosto 2019 12:50

DONOSTIA, 7 Ago. (EUROPA PRESS) -

Hondarribiko Udalak harrera egin die Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak antolatutako Hondar Kirolak ekimenean parte hartu duten gazte boluntarioei. Guztira 25 gazte izan dira kirol animazioak oinarri dituen programa arrakastatsuan parte hartu dutenak.

Txomin Sagarzazu alkateak eta Maria Serrano Gazteria zinegotziak gazte boluntarioak jaso dituzte udaletxeko Areto Nagusian eta soilik esker hitzak izan dituzte hauentzat: "Egin duten lanaren garrantzia azpimarratu behar dugu, eta gizarteari egiten dioten ekarpena nabarmendu. Gizartean ez gara bakarrik bizi eta komunitateari laguntzeak dauzkan onurak handiak direla gogorarazi diegu".

"Esker onaren adierazgarri, aitortza diploma bana eman diegu, baina askoz garrantzitsuagoa da egin duten lana aditzera ematea eta beraiei zuzenean esatea", nabarmen du alkateak.