"Hostoak" taularatuko dute bihar Bilboko Arriaga Antzokian Oreka TX, Kukai eta Amaren Alabak taldeek

Actualizado 2011/03/15 18:32:02 CET
ARRIAGA ANTZOKIA

BILBO, 15 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arriaga Antzokian "Hostoak" ikuskizuna aurkeztuku du bihar arratsaldeko 20:00etan hasita. Ikuskizuna hiru talde ezberdin bilduko ditu agertoki gainean: Oreka TX txalappartari taldea, Kukai dantza konpainia eta Amaren Alabak abeslari polifonikoak.

Antzoki bilbotarretik jakinarazi dutenez, ikuskizunaren atzean profesionalen talde handia dago: zuzendaritza Mireia Gabilondo (eszenografia ere) eta Igor Otxoarena da, koreografia Jon Maiarena eta konposizioa eta musika zuzendaritza Harkaitz Martínez de San Vicenterenak.

Musika, kantua eta dantza guztiak batera agertzen dira taula gainean "Hostoak" ikuskizunean. Arteen arteko elkarrizketa bat da, diziplina desberdinetako erreferenteak diren artistak elkartzen dituena, euskal kulturaren tradizioan oinarrituz, aurrera egin eta gaur egungo planteamenduak garatu dituztelako.

Txalaparta izango da ikuskizunaren protagonista nagusia baina ez bakarra. Berritze lan horren emaitza ikuskizunean ere gauzatuko da, ekitaldian Oreka TX taldeko kideek asmatu eta baxuaren antzeko doinu grabea egiten dutelako, "tututofono" izeneko musika tresna erabilita.

"Hostoak" ikuskizunak Oreka TX musika-taldea eta bere banda (zazpi musikari), Jon Maiaren Kukai dantza konpainia (sei dantzari) eta Zuberoako abeslari polifonikoen Amaren Alabak taldea (sei abeslari) biltzen ditu eszenatokian.

Ikuskizun eszeniko honen desberdintasuna musika elementuek eta kantuak dantzaren inguruan bat-egitean datza. Dantzak zuzenean partekatzen du agertokia musikarekin eta kantuarekin eta, gainera, erronka bat du: azken horiek adierazpide horien mugak galdu eta bat egitea lortzea mugimenduarekin eta koreografiekin. Hartara, musika tresnak dantzaren eta koreografiaren zati dira, eta txalapartako makilak dantzatzen diren moduan dantzatuko dira abeslariak eta musikariak.