Huntza eta Puro Relajo taldeak izango dira Hondarribiko jaietan

Huntza taldea Hondarribiko Jaietan izango da.
HONDARRIBIKO UDALA - Archivo
Publicado: jueves, 22 agosto 2019 12:08

DONOSTIA, 22 Ago. (EUROPA PRESS) -

Hondarribiko Udala herriko jaien motorrak berotzen hasi da joko duten taldeen izenak ezagutaraziz. Aditzera eman dutenez, Huntza, Amparanoa, Sega Sound Killers, Puro Relajo, Kresala, Demode Quartet, edota Linval Thompson bezalako taldeak entzuteko egongo da herriko jaietan. Datorren astelehenean, abuztuaren 26an, egingo da jaietako programaren aurkezpena Udaletxeko Areto Nagusian.

Udaletik kontzertu hauen egutegia ezagutzera eman dute. Hasteko, irailaren 6an Amparanoia eta Sega Sound Killers taldeak izango dituzte Bentako karpan. Eta bi egun beranduago, hilaren 8an, Kresala taldea arituko da leku berean 23:30etatik aurrera.

Irailaren 9an, berriz, Demode Quartet taldeak joko du Arma Plazan, eta egun berean, Tacumah Reggae Band, Linval Thompson eta A lone Ark Band musika taldeak igoko dira Bentako karpako oholtzara.

Irailaren 10ean Huntza talde euskaldunaren txanda izango da Bentako karpan, eta Puro Relajo taldea ere ariko da egun berdinean Hondarribiko Arma Plazan.

"Eskaintza zabal bat prestatzea da gure helburua, hiritar eta bisitarien gustokoa izango delakoan, gazteentzat eta ez hain gazteentzat. Musika eta emanaldietarako, Benta edota Arma Plaza erabiltzen ditugu", adierazi du Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak.

"Azken egunerako Bentan, 'Et Incarnatus Orkestra eta Garaian Garaiko Kantariak' izeneko ikuskizuna egongo da. Horrekin eta suekin jaiei amaiera egokia emateko asmotan", aditzera eman du du Silanesek.