Ia 100.000 pertsonak bisitatu dute doan Guggenheim Bilbao Museoa 'Denontzako BBKartea' kanpainiari esker

Bisitariak Guggenheim Bilbao Museoan.
MUSEO GUGGENHEIM
Actualizado: lunes, 5 diciembre 2022 13:47

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

Guggenheim Bilbao Museoaren 25. urteurrena ospatzeko antolatutako 'Denontzako BBKartea' kanpaina bukatu zen joan den ostiralean, abenduaren 2an, eta orotara 97.302 bisitari bertaratu dira abian egon den bitartean.

Ekimenaren arduradunek jakinarazi dutenez, BBK-k eta Guggenheim Bilbao Museoak 'Sekzioak/Intersezioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte' erakusketa doan bisitatzera gonbidatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarrak kanpainiak iraun duen sei asteetan, 1997an bere ibilbidea hasi zuenetik museoari emandako babesa eskertzeko.

Horrela, ekimenaren bidez museora bertaratutako 97.302 bisitariak jatorriaren arabera banatuz gero, %74 bizkaitarrak izan dira, %14 gipuzkoarrak eta gainerakoak arabarrak. Erakusketa zaabalik dago oraindik eta 2023ko urtarrilaren 22a arte bisitatu ahal izango da.