28 de Otsaila de 2020
 
Publicado 2020/01/16 12:50:36CET

Ikaskuntza automatikoari eta datu meatzaritzari buruzko europar biltzarra Bilbon ospatuko da, 2021ean

BILBO, 16 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ikaskuntza automatikoari eta datu meatzaritzari buruzko europar biltzarraren 2021. urteko edizioa Bilbon ospatuko da, irailaren 13tik 17ra. Europan zehar ikerketa arlo horretan antolatzen den topaketa akademikorik garrantzitsuena da, eta dagoeneko 20 edizio baino gehiago egin dira. Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatuko dute 2021ko edizioa, bi erakundeon proposamena aukeratu baitute biltzarraren arduradunek nazioarteko hainbat hautagairen artean.

EHUko iturriek iragarri dutenez, batzorde antolatzailearen buru Jose Antonio Lozano izango da, Matematika Aplikatuen Euskal Zentroko zuzendari zientifikoa eta EHUko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala saileko katedraduna.

Lozanorekin batera, ospe handiko zenbait aditu arituko dira ekitaldiaren antolakuntzan, besteak beste, Vodafone Institutuaren kolaboratzaile Nuria Oliver, Swiss Data Science Center-eko Fernando Pérez-Cruz, Mainzeko Johannes Gutenberg Unibetsitateko Stefan Kramer eta École Polytecnique ingeniaritza eskola frantseseko Jesse Read.

Biltzarrean 600dik gora pertsonak parte hartzea espero dute antolatzaileek, "Euskal Herria adimen artifizialaren arloan nazioarteko erreferentzia puntu bilakatuz". Ekitaldiak iraungo dituen bost egunetan zehar, goi mailako hainbat ikerlarik hitzaldiak eta lantegiak eskainiko dituzte euren ikerketa arloetan izan diren azken aurrerapenak partekatzeko eta etorkizuneko erronkak eztabaidatzeko.

Lo más leído

  1. 1

    El quinto paciente confirmado en coronavirus en la Comunidad de Madrid tiene patología previa y está grave

  2. 2

    Lady Gaga regresa al pop más pegadizo y bailable con 'Stupid love'

  3. 3

    Disparan en la cabeza a una mujer en plena calle en Madrid

  4. 4

    Turquía ataca objetivos de Siria en respuesta a la muerte de 33 de sus militares en Idlib

  5. 5

    Marta Pombo desata la polémica al compartir por error un vídeo en el que critica una marca que promociona