Iñaki Goirizelaia, PuntuEUS Fundazioaren lehendakari berria

Actualizado 2017/01/26 11:38:36 CET
Iñaki Goirizelaia, EHUren errektore zenean
Europa Press

   BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

   Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) errektore ohia izango da PuntuEUS Fundazioaren lehendakari berria, Joan Mari Torrealdairen lekukoa hartuta. Gainera, erakundeak 2016-2020 aldirako Plan Estrategikoa landu du komunitatearen parte hartzearekin, eta datozen urteetarako oinarri eta helburu estrategikoak ezarri ditu, .eus domeinuaren eta fundazioaren erronkak finkatuz.

   Horren guztiaren berri emateko asmoz, PuntuEUS Fundazioaren arduradunek prentsaurrekoa eskainiko dute otsailaren 1ean Bizkaia Aretoan, Bilbon, erakundeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

   Bertan, Iñaki Goirizelaiak PuntuEUS 2020 Plan Estrategikoa ezagutzera emango du, fundazioaren erronkak aurkeztuz. Horrez gain, Josu Waliño PuntuEUS Fundazioaren zuzendariak indarrean sartuko den prezioen politika aurkeztuko du, domeinuak izan duen hazkundeari esker, prezioa jaistea lortu da.

   Modu honetan, otsailaren 1ean Bizkaia Aretoan bilduko dira 2011tik 2016ra PuntuEUS Fundazioaren lehendakari izandako Joan Mari Torrealdai, Iñaki Goirizelaia PuntuEUS Fundazioaren lehendakari berria eta Josu Waliño Pizarro PuntuEUS Fundazioaren zuzendaria.