Actualizado 2020/03/27 10:55:59 +00:00 CET

Indarkeria matxistaren biktimen arretarako telefonoen informazioa sei hizkuntzatan

Kartela arabieraz eta frantsesez
IREKIA

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

Emakunde Emakumeren Euskal Erakundeak eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako eta Segurtasuneko sailek indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko telefonoei buruzko informazioa zabaldu dute sei hizkuntzatan, Covid-19aren krisiak eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean. Informazio kartelak egin dira euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz, portugesez eta errumanieraz.

Biktimari arreta emateko 24 orduko telefonoa (900 840 111) eta larrialdi baten kasuan erabili beharreko telefonoa (112) azaltzen dira karteletan. Halaber, erakundeok gogorarazi dute 112 larrialdiko aplikazioa dagoela, entzuteko edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarri, eta GPS sistemaren geolokalizaziorako aukera ematen duena. Kartelen zabalkunde masiboa egin da, eta jardunean ari diren saltokiei eskatu zaie euren lokaletan jartzeko.

Osasun altera hasi zenetik, Emakunde koordinatuta lan egiten ari da Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako, Segurtasuneko, Osasuneko, Laneko eta Justiziak sailekin eta udalekin, koronabirusaren krisiak eskatzen duen herritarren konfinamendu aldian indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei erantzunik onena ematen saiatzeko.

Alde horretatik, zerbitzu guztiak martxan daude, eta egunotan aparteko premiarik identifikatu ez den arren, behar izanez gero neurri osagarriak hartzeko prest daude. Une honetan, Jaurlaritzaren eta aldundien baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa bildu da, eta, Eudelen laguntzarekin, EAEko udal bakoitzaren zerbitzuei buruzko informazio zehatza biltzen ari da. Era berean, Emakunde emakume biktimen elkarteekin harremanetan dago.