Actualizado 24/11/2021 10:48 CET

Industria prezioak %1,1 igo dira EAEn urrian aurreko hilaren aldean eta urte arteko tasa %11,5 da

Archivo - Industria
IREKIA - Archivo

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria prezioak %1,1 igo dira urrian aurreko hilaren aldean, eta horrela, urriko urte arteko tasa %11,5 da, Eustat euskal estatistika erakundeak asteazken honetan plazaratutako datuen arabera.

Azterketa xeheagoa eginda, urrian prezioetan hil arteko hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak izan dira kokeriak eta petrolioa fintzea (%9,7), energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%2,0) eta industria kimikoa (%1,9). Aitzitik, garraio materialaren fabrikazioa (-%2,0), elikagaien, edarien eta tabakoaren industria (-%0,8) eta metalurgia eta produktu metalikoak (-%0,5) dira jaitsierarik handienak izan dituztenak.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, prezioen aldaketak askotarikoak izan dira urrian aurreko hilaren aldean. Horrela, energiaren prezioak %6,3 igo dira, baina ekipo ondasunak %0,8 eta kontsumo ondasunak %1,0 jaitsi. Bitarteko ondasunen prezioak, berriz, egonkor mantendu dira (%0,0).

Bestalde, urte arteko aldian, kokeriak eta petrolioa fintzea (%51,4), energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%20,2) eta metalurgia eta produktu metalikoak (%13,9) adarretan gertatu dira prezioen hazkunderik handienak. Kontrako noranzkoan, jaitsi egin dira garraio materialaren fabrikazioa (-%4,6) eta ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (-%2,9) sektoreetako prezioak.

Azkenik, helburu ekonomikoaren araberako ondasun talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da guztientzat urrian: energiarenak %38,1 igo dira, bitarteko ondasunenak %9,4, kontsumo ondasunenak %3,0 eta ekipo ondasunenak %0,2.

Contador