Innobasquek Global Innovation Day ospatuko du Bilbon

Actualizado 2014/01/27 12:29:20 CET

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak berrikuntzarekin loturiko 75 erakunde bilduko ditu AlhondigaBilbao zentroan datorren ostegunean, urtarrilaren 30ean, Global Innovation Day ekimenaren hirugarren edizioan. Hitzordua Innobasquek antolatu du, bere sarearekin lankidetzan, eta Bilboko Udalaren eta Deloitte aholkularitza enpresaren babesarekin.

   Antolatzaileen arabera, Euskadin berrikuntzaren eskaintza eta eskaria aktibatzea da jardunaldiaren helburua, eta horretarako, egun osoan, 09:00etatik 19:00etara, erakunde eta pertsona berritzaileak konektatuko ditu. Horiek izango dira protagonistak, azken joera, esperientzia, produktu eta zerbitzuak erakutsiz, ezagutuz eta aktibatuz, "hemen zein mundu zabalean berrikuntza egiten ari direnekin berritzeko".

   Parte hartzeko Innobasqueren webgunean (www.innobasque.com) izena ematea besterik ez da egin behar, eta bertan dago informazio zehatza ikusgai. Egun horretan 35 erakusgunek Euskadin egiten den berrikuntza erakutsiko dute, 21 lantegik berrikuntza hainbat ikuspegitik egiten azalduko dute, eta lau hitzaldi sortak nazioarteko enpresa ezagutza espezializatua emango dute hainbat gairi buruz.

   Antolatzaileentzat, jardunaldiak "berrikuntza gehiago eragingo du Euskadin", eta Innobasqueren Zuzendaritza Batzordea biltzeko esparrua izango da. Bertaratu ezin direnek sare sozialetan jarraitu ahal izango dute ekitaldia, #global2014 traolaren bidez.