Actualizado 19/03/2018 14:02 CET

Irratiaren eta artearen arteko harremanez ariko dira ostegunean Bilboko Azkuna Zentroan

"Radio Show" Bat Azkuna Zentroan
CONSONNI

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Consonni ekoiztetxeak bere lehen "radio show" delakoa egingo du ostegunean, martxoaren 22an, Bilboko Azkuna Zentroko kolektibo egoiliar gisa. Oraingoan, irratiaren eta artearen arteko harremanei ekingo zaie, ikuspegi ezberdinetatik, Azkuna Zentroak jakinarazi duenez.

Miguel Alvarez Fernandezek (Ars Sonora) gidatuko du saioa, Alberto de la Hoz arduratuko da alde teknikoaz, eta Anna Ramos (Radio Web MACBA), Jose Luis Espejo (RadioReinaSofía eta Mediateletipos.net), Sonia Fernandez Pan (Snorquel), Juan Jose Torres (Radio BiB-Rambla), Amaia Urra artista, María Salgado olerkari eta ikertzailea eta Jose Iges konpositore eta diziplina anitzeko artista egongo dira saioan, besteak beste.

Gainera, era askotako profesionalak hurbilduko dira saiora artearen eta irratiaren arteko harremana aztertzeko, ikuspegi eta praktika desberdinetatik, hala nola pocasting, soinu arte, arte irrati, artearen instituzioen irratiak, irrati libreak edo kultur kritika.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, "aukera ezin hobea" izango da soinu piezez, performancez eta elkarrizketez zuzenean gozatzeko. Leire Palacios izango da publikoaren galdera eta gogoetei ahotsa jartzeko arduraduna. Saioa 19.15ean hasiko da, eta sarrera dohainik izango da, gonbidapenarekin (Infopuntuan jaso), eserleku guztiak bete arte.