Iturraspek eta Ramalhok kontratuak berritu dituzte Athleticekin

Ander Iturraspek Athleticen jarraituko du
ATHLETIC CLUB
Actualizado 2013/01/04 12:54:50 CET

BILBO, 4 Ene. (EUROPA PRESS) -

Athletic Clubek ostiral honetan jakinarazi du kontratuak berritu dizkiela Ander Iturrasperi eta Jonas Ramalhori. Horrela, Iturraspe 2016-2017 denboraldira arte izango da zurigorri, eta Ramalho, aldiz, 2015ko ekainaren 30era arte, beste denboraldi bat luzatzeko aukerarekin.

Ander Iturraspe Athleticen harrobian egindako jokalaria da, alebin mailatik. 2008-2009 denboraldian debutatu zuen lehen taldearekin, bost partida jokatuz, eta hurrengo denboraldian lehen taldeko fitxa egin zioten.

Ramalho ere talde zurigorriaren maila txikietan hasi zen, eta 2011ko azaroaren 20an debutatu zuen BBVA Ligan, Marcelo Bielsarekin, Sanchez Pizjuanen, Sevillari 1 eta 2 irabazitako partidan.

Talde zurigorriak jakinarazi du Iturrasperen kontratuaren etete klausula 40 milioi eurokoa dela, eta Ramalhorena, aldiz, 25 milioi eurokoa.