Jaurlaritzak %0,6ko defizita adostu du Espainiako Gobernuarekin 2023rako

Archivo - Eusko Jaurlaritzaren egoitza Lakuan.
IREKIA - Archivo
Actualizado: jueves, 29 septiembre 2022 12:52

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak aurrekontu egonkortasuneko eta zor publikoko helburuen aurretiko akordioa itxi du Espainiako Gobernuko Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioarekin, hala Jaurlaritzarena nola foru aldundiena. Bada, 2023rako Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) defizit publikoa %0,6an ezarri da Jaurlaritzaren kasuan (493 milioi euro), eta %0,1ean foru aldundienean (82 milioi euro).

Akordio hori Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak berretsi beharko du orain. Oraindik ez dago bilerarako datarik aurreikusita, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez.

Era berean, 2023rako Jaurlaritzak zorpetze publikorako %13,5ko gaitasuna izatea aurreikusi da (11.075 milioi euro). Aurten, EAEko zor publikoa 10.860 milioi eurorekin itxiko da, hau da, BPGren %14 inguruko zorpetzea.

Jaurlaritzaren arabera, akordioaren kopuruek hein handian bermatzen dute EAEko erakundeek datorren urteko aurrekontuak prestatu ahal izateko behar den marjina, Ukrainako gerrak munduko ekonomian duen eragin negatiboak markatutako testuinguru ekonomikoan.