Actualizado 04/05/2021 12:41 CET

Jaurlaritzak 2,3 milioi eurorekin lagunduko ditu ikus-entzunezko ekoizpenak, iaz baino 100.000 euro gehiago

Archivo - 'Akelarre' pelikularen filmaketa.
SORGIN FILMS - Archivo

GASTEIZ, 4 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak astearte honetan onartu du 2021eko ekitaldian zehar ikus-entzunezko ekoizpena sustatzeko dirulaguntzak emateko deialdia, eta guztira 2.360.000 banatuko ditu, joan den urtean baino 100.000 euro gehiago. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 22an hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da.

Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak jakinarazi duenez, "kulturaren ikuspegitik hain garrantzitsua eta beharrezkoa den ikus-entzunezko azpiegitura finkatzea" dute helburu laguntza hauek.

Horrela, film luzeen ekoizpenerako laguntzek 2,2 miloi euroko aurrekontua dute: zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko 1.120.000 euro; arrekontu txikiko zinemarako diren fikziozko film luzeen produkziorako 310.000 euro; zinemarako diren animaziozko film luzeen ekoizpenerako 520.000 euro; eta sortze dokumental film luzeen produkziorako 250.000 euro.

Halaber, film laburren ekoizpenerako laguntzak ere banatuko dira. Edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren film laburrak egitea sustatuko da, beti ere film laburtzat hartuta edozein euskarritan egindako 30 minutu baino gutxiagoko lanak. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 160.000 euro bideratuko ditu laguntza hauetara.

Contador