Jaurlaritzak bere lanbide heziketako politikak azalduko ditu ostegunean Europako Hezkuntzako II. Goi Bileran, Bruselan

Actualizado 2019/09/25 15:46:06 CET
- DGA - Archivo

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Europako Hezkuntzako II. Goi Bileran parte hartuko du ostegunean, irailaren 26an, Bruselan, eta aplikatzen dituen lanbide heziketako politikak azalduko ditu. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak ordezkatuko dute Jaurlaritza.

Europako Batzordeak antolaturiko goi bileran, eta antolakuntzak berak gonbidaturik, Euskadiko lanbide heziketa sustatzen ari den politikak azalduko ditu Hezkuntza Sailak, Arevaloren hitzaldiaren bidez. Lan ildo hauek "erreferente" dira Europako Batzordea bultzatzen ari den politiketarako, Jaurlaritzatik adierazi dutenez.

Era berean, Tibor Navracsics Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirol komisarioak urteko Hezkuntza Txostena aurkeztuko du goi bileran. Txosten horretan lehen aldiz jaso dira Europako eskualdeen zenbait estrategia ere, eta horien artean daude Euskadiko Lanbide Heziketaren lan ildoak eta Unibertsitatea+Enpresa Euskal Estrategia.

Contador