Javier Garcia Cogorro izango da Donostiako 2023ko Urrezko Danborra

Javier Garcia Cogorro, Donostiako 2023ko Urrezko Danborra.
DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: viernes, 2 diciembre 2022 14:24

DONOSTIA, 2 (EUROPA PRESS)

Javier Garcia Cogorro enpresaria izango da Donostiako 2023ko Urrezko Danborra, Udal Bozeramaile Batzordeak hala erabakita. Udal taldeek saria Garcia Cogorrori ematea erabaki dute bere ibilbide profesionala aintzat hartuz, baita hiriaren izena zientzia eta ezagutzaren alorrean bultzatzeko egindako lanagatik ere.

Bozeramaile Batzordeak herritarrek aurkezturiko 133 hautagaitzen artean eztabaidatu du, eta araudiak jasotzen duen moduan, babes zabala jaso ondoren Bozeramaile Batzordeak saria zuzenean ematea erabaki du. Urrezko Danborra datorren San Sebastian egunean emango zaio irabazleari udalbatza aretoan.

Javier Garcia Cogorro (Madril, 1963) Miramongo Parke Teknologikoan errotuta dagoen Viralgen enpresako kontseilari orokorra da. Columbus Venture Partners inbertsio funtsaren sortzaileetako bat da. Bere ibilbide profesionala arlo bioteknologikoan garatu du. Giltzarria izan da biozientzien arloan Donostiaren nazioarteko erreferiantzaltasuna egonkortzen. Balio eta hazkunde haundiko enpresen sorreran ere funtsezko rola jokatu du.