Jean-Louis Davanten "Antoine d'Abbadie, Abbadiaz" liburua aurkeztuko da Maulen larunbatean

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 16 mayo 2013 16:52
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Jean-Louis Davanten "Antoine d'Abbadie, Abbadiaz" liburua aurkeztuko da larunbatean, maiatzaren 18an, goizeko 10:30ean, Mauleko Herriko Etxean. Aurkezpena d'Abbadie euskalari eta euskal kulturaren mezenas zenari eskainiko zaion omenaldiaren barruan dago, eta Davantekin batera, Michel Etchebest Mauleko aüzapeza eta Andres Urrutia euskaltzainburua izango dira.

   Euskaltzaindiako iturriek jakinarazi dutemez, "Antoine D'Abbadie, Abbadiaz" Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren 19. zenbakia da eta aurtengo Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu zuen jada. Testu desberdinak baliatuz, Jean-Louis Davantek Antoine D'Abbadieren (1810-1897) bizitza aztertzen du liburuan.

   D'Abbadiek alor asko landu zituen: astronomoa, zientzialaria eta esploratzailea izateaz landa, hizkuntza asko zekizkien. Euskal Herria beti izan zuen gogoan, eta bizilekua Hendaian finkatu ondoren, euskal kulturgintzaren bultzatzaile handia izan zen, besteak beste, lore jokoak antolatu eta sustatuz.

Contenido patrocinado