Jon Enbeitak jantziko dio txapela 2018ko Bizkaiko bertsolari txapeldunari

Jon Enbeita
CONNY BEYREUTHER / "BERTSOLARI" ALDIZKARIA
Actualizado: lunes, 10 diciembre 2018 13:28

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

Jon Enbeita bertsolariak jantziko dio txapela 2018ko Bizkaiko bertsolari txapeldunari. Finala larunbatean izango da, Bilbao Arena pabiloian, arratsaldeko 17:00etatik. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko talde antolatzailearen erabakiz izango da Enbeita aurtengo txapela jarriko duena.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, 1950ean jaio zen Jon Enbeita, Muxikan. Hiru urterekin aita Balendin Enbeitak zuzendutako antzerki baten kopla bat kantatu zuen lehenengoz. Han hasi zuen ibilbide oparoa: bost bider kantatu du Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko finalean (1980 -bigarren egin zuen-, 1982, 1986, 1989 eta 1993an); beste bost aldiz izan da Bizkaiko finalean eta horietatik birritan izan da Araba-Bizkaiko txapeldun (1987, 1990 -txapeldun-, 1992 -txapeldun-, 1994 eta 1996an). Bertso idatzietan ere sari ugari jaso ditu.

Musikaren munduan ere ibilbide oparoa izan du bere gitarra eskuetan. Horrela, 17-18 urterekin hasi zen bere kontura gitarra ikasten, eta Euskal Herri osoan ibili da bakarlari moduan. Hainbat disko ere grabatu ditu, haietako azkena iaz.