Joseba Irazoki eta Lagunak, Mad Muasel, Dätcha Mandala eta MississippiQueen & The Wet Dogs, Gernikako Lekuek jaialdian

Gernikako Lekuek
LEKUEK
Actualizado 2019/01/14 12:57:43 CET

   BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

   Joseba Irazoki eta Lagunak, Mad Muasel, Dätcha Mandala eta Mississippi Queen & The Wet Dogs taldeak Gernikako Lekuek festibalean izango dira martxoaren 9tik 16ra bitartean. Aurretik iragarritako The Soul Jacket, Núria Graham, Vancouvers, Moxal eta Antonio Lizana Trío taldeei gehitu zaizkie antolakuntzak astelehen honetan ezagutarazitako banda berriak.

   Bizkaiko udalerrian ospatuko den jaialdirako bonuak 25 euroko prezioan salgai daude Gernikan bertan (Astra, Arima eta Ospa), Bermeon (Talako Kantina) eta, aurki, www.gernikakolekuek.com web orrian, kontzertu bakoitzerako sarrerekin batera.

   Astra, Iparragirre Rock Elkartea, Trinkete Antitxokoa, Lizeo Antzokia eta Bunkerra izango dira Lekuek jaialdiaren agertokiak, Gernikako taberna eta txoko ugariz gain. Urtarrilaren amaieran egitarau osoa aurkeztuko du antolakuntzak.

Contador