Actualizado 2017/1/3 12:04:47 +00:00 CET

Justice, The 1975, Sundara Karma, Cabbage, Coque Malla eta Niña Coyote eta Chico Tornado, Bilbao BBK Live jaialdian

Justice bikote frantsesa
BILBAO BBK LIVE

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

Justice, The 1975, Sundara Karma, Cabbage, Coque Malla, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Dellafuente & Maka taldeak Bilbao BBK Live jaialdian izango dira, Kobetamendin, uztailaren 6, 7 eta 8an, Depeche Mode, The Killers, Phenix edo Two Door Cinema Club moduko taldeekin. Gainera, Bawrut, The Black Madonna, Dixon, Job Jobse, Motor City Drum Ensemble eta Lena Willikens DJak Basoa gunean arituko dira, jaialdiaren antolakuntzak jakinarazi duenez.

Justice taldea "guztien ahotan dabil" 2006tik, Simian taldearen "Never be Alone" lanaren nahasketa plazaratu zuenetik. 2007an "(Cross)" diskoa eman zuten argitara eta 2012an rock elektronikari "Audio, Video, Disco" lana. Bi LP horiek "argi utzi dute biikoteak mugarik gabeko aukerak" dituela.

"Elektronika du beti erreferente nagusi, baina Justice gai da edozein estiloarekin magia egiteko, rock and rolletik technora, bitartean pop, r&b edo funk estiloak baliatzen dituelarik. Woman lana atera berri du eta, horrekin, beste behin altxarazi ditu bere jarraitzaileak eta kritika", azaldu du antolakuntzak.

Bestalde, The 1975 egungo indie musikako talderik ospetsuenetarikoa da. Taldearen azken LPa salduena izan da Erresuma Batuan, 'NME' aldizkariak urteko diskorik hoberenentzat jo du eta Mercury Prize sarietan Urteko Diskorik Hoberena kategoriarako izendapena jaso du.

Halaber, Sundara Karmako talde gaztearen EPa "talentuz eta freskotasunez betea" dago, eta aurki kaleratuko duen lehen diskoak, "seguru aski, bide bera jarraituko du".

Cabbage taldeari dagokionez, britaniar musikan suspertzen ari den talderik adierazgarriena da. 'The Guardian' egunkariaren arabera, "euren Manchesterreko benetako post-punk musikak beteko du Brexitaren Ingalaterran dagoen rock hutsunea".

Coque Malla espainiarra "El último Hombre en la Tierra" (2016) bere azken lanarekin izango da Kobetamendin, Los Ronaldos aroaren ondorengo zazpigarrena, eta Niña Coyote eta Chico Tornado bikote donostiarrak stoner soinuekin Kobetamendi astinduko du. Azkenik, Dellafuente & Maka bikoteak flamenko, hip hop, reggaeton eta soinu prozesadoreak bateratuko ditu.

Bestalde, Basoa musika elektronikorako guneak ere izen berriak izango ditu: Bawrut, The Black Madonna, Dixon, Job Jobse, Motor City Drum Ensemble eta Lena Willikens.

Lo más leído

  1. 1

    El Ministerio de Sanidad prohíbe fumar en la calle y cierra las discotecas ante el avance del COVID-19

  2. 2

    Miguel Bosé apoya una manifestación contra el uso obligatorio de la mascarilla y recibe las críticas de varios artistas

  3. 3

    Dani Rovira anuncia que está curado del cáncer: "Es el primer día del resto de mi vida"

  4. 4

    El Gobierno Vasco declarará el lunes la Emergencia Sanitaria en Euskadi

  5. 5

    Iglesias denuncia un "juicio mediático" a Podemos y avisa que seguirá en el Gobierno con su agenda republicana