Bizikletan zihoan emakume bat hil da Bilbon, kamioi batek harrapatuta

Actualizado: martes, 13 noviembre 2018 10:34

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Kamioi batek txirrindulari bat harrapatu du Bilboko erdigunean astearte honetan eta hil egin da, jasandako zaurien ondorioz, Bilboko Udaleko iturriek Europa Press berri agentziari jakinarazi diotenez. Hildakoa 46 urteko emakume bat da.

Harrapaketa goizeko 08:55 aldera gertatu da. Emakumea bizikletan zihoan, Basurturako noranzkoan, kamioi batek aurreratu egin du eta, eskuinera biratu duenean, gidariak ustez ez du txirrindularia ikusi eta harrapatu egin du. Harrapaketaren ondoren, emakumea kamioiaren azpian gertatu da.

Autonomia eta Sabino Arana kaleek bat egiten duten tokian gertatu da istripua. Suhiltzaileek bertaratu behar izan dute eta, emakumea askatu ondoren, anbulantzia batek oso larri eraman du Gurutzetako ospitalera. Azkenean, emakumea ospitalean hil da jasandako zaurien ondorioz.