24 de Otsaila de 2020
 
Actualizado 2012/01/23 12:55:14 CET

Kepa Muruak eta Jose Ibarrolak hasiko dute "Eztabaidak literaturarekin" zikloaren laugarren edizioa Bilbon

BILBO, 23 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jende aurreko elkarrizketaren bitartez literaturako zenbait irudirengana hurbiltzeko antolatzen duen "Eztabaidak literaturarekin" ekimenak bere laugarren ekitaldia hasiko du astearte honetan, urtarrilaren 24an, Kepa Murua idazlearekin eta Jose Ibarrola eskultore, margolari eta ilustratzailearekin. Beti bezala, Bidebarrieta liburutegi ekitaldi aretoan izango da saioa, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Gainera, ohikoa den moduan, espezializatutako kazetari bat izango da ekitaldiaren aurkezle eta gidari. Oraingoan, Fernando Golvano arte kritikaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea izango da ekitaldiaren moderatzailea, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Denboraldi berriko lehen hitzordurako, "Eztabaidak literaturarekin" ekimenak sarritan elkar ukitzen diren bi esparruren arteko elkarrizketa proposatuko du, literaturaren eta artearen arteko elkarrizketa, hain zuzen ere. Harreman horretan sakontzeko, ikus-entzuleen aurrean, poesiaren eta artearen alorretako bi euskal erreferente eseriko dira, Kepa Murua eta Jose Ibarrola, hain zuzen ere.

1972an taldekako arte erakusketa batean lehen aldiz parte hartu zuenetik, Jose Ibarrola (Bilbo, 1955) eskultore, margolari eta ilustratzailearen karrerak hainbat bide egin ditu. 1974an Ikutze taldea sortu zuen, beste artista batzurekin batera, eta erakusketa lan handia burutu zuen. Ordutik aurrera, hainbat erakundetan eta galerietan egin ditu erakusketak eta bere artelanak erakunde edo galeria horietan ikus daitezke, banakako zein taldekako erakusketetan, hain zuzen ere.

Komiki albumak ere argitaratu ditu, besteak beste, "Orfeo, Compañía Monteverdi", "La Piedra Dormida", "Alfil Negro" eta "Cuando canta la Serpiente". Margolari eta ilustratzaile lanak eszenografo lanekin uztartzen ditu eta, horrez gain, antzerki, zine edo telebistarako arte zuzendari gisa ere aritu izan da, 70 ikuskizun baino gehiagotan.

KEPA MURUA

Bestalde, Kepa Muruari (Zarautz, Gipuzkoa 1962) dagokionez, "Abstemio de honores", "Cavando la tierra con tus sueños", "Siempre conté diez y nunca apareciste", "Un lugar por nosotros", "Cardiolemas", "Las manos en alto", "Cantos del dios oscuro" eta "No es nada" poesia liburuak idatzi ditu.

Horrez gain, zenbait saiakera lan eta artista lan ere argitaratu ditu, eta horien artean, Jabier Herreroren grabatuekin argitaratutako "Cuando cierras los ojos" eta AFC Mintxoren irudiekin kaleratutako "Poemas del caminante" aipa daitezke. 'Luke' literatura aldizkari birtuala zuzentzen du.

2007. urtearen hasieran "Eztabaidak literaturarekin" zikloa martxan jarri zenetik, 80 egile inguruk hartu dute parte eta 6.000 pertsona baino gehiago bertaratu dira. Horrela, besteak beste, Ana Maria Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Fernando Marias eta Toti Martinez de Lezea, Maria Dueñas eta Lorenzo Silva, Alberto Vazquez-Figueroa eta Almudena Arteaga, Jordi Esteva eta Rosa Regas edota Juan Jose Millas eta Pedro Ugarte izan dira zikloan.

Lo más leído

  1. 1

    Activado el protocolo por un posible caso de coronavirus en Logroño

  2. 2

    Muere un acróbata tras lanzarse en un cohete casero para llegar al espacio y demostrar que la Tierra es plana

  3. 3

    Suspendido el Carnaval de Venecia y los eventos en La Scala mientras suben a 3 los muertos por coronavirus en Italia

  4. 4

    Italia confirma cinco víctimas mortales y más de 200 contagiados por el coronavirus

  5. 5

    Austria reanuda el tráfico ferroviario con Italia tras descartar dos supuestos casos de coronavirus