Kimuak programak 72 film laburren artean hautatuko ditu 23. katalogoa osatuko dutenak

Kimuak programa
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA - Archivo
Publicado: domingo, 5 julio 2020 13:32

BILBO, 5 Jul. (EUROPA PRESS) -

Kimuak programaren 2020ko ediziora film laburrak aurkezteko epea asteartean amaitu zen, ekainaren 30ean, eta 72 lanek eman dute izena. Epaimahaia profesional batek uztailaren 13an emango du jakitera programaren 23. katalogoa osatuko duen film laburren aukeraketa.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, aurkeztutako 72 lanak aztertu eta epaitzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesionalek eta adituk osatutako hautespen batzorde independente bat eratu da.

Michle Driguez Montpellierreko (Frantzia) CINEMED Mediterraneoko Zinema Jaialdiko film laburren saileko arduradunak, Alfonso López Donostia Kulturako Zine Unitateko teknikaria eta Bang Bang Zinemako kideak, Dora Martí Valentziako IVAC Kultura Institutuko ikus-entzunezko sustapeneko eta Curts Comunitat Valenciana film labur katalogoko arduradunak, Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Nekane E. Zubiaur Gorozika Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle eta ikertzaileak osatuko dute epaimahaia.

Kimuak urtean zehar Euskadin egindako film laburren aukeraketa bat da, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak -Etxepare Euskal Institutuaren bitartez- eta Euskadiko Filmategia Fundazioak sustatzen dute.