Kontadores gazte zentroa asteartean irekiko dute berriro Donostian

Kontadores gazte zentroa.
DONOSTIAKO UDALA - Archivo
Publicado: lunes, 23 noviembre 2020 17:01

DONOSTIA, 23 Nov. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udalak Kontadores gazte zentroa irekiko du berriro asteartean, azaroaren 24an, ohiko ordutegiarekin. Osasun neurri guztiak aintzat hartuko dira zentroan, gazteek kultur, arte eta sorkuntza jarduerak egin ditzaten.

Duñike Agirrezabalaga Gazteria zinegotziak azaldu du Kontadores zentroak osasun jarraibideak ezarri dituela bertaratutakoen egonaldi segurua bermatzeko. Horrela, gelen erabilera aldez aurretik erreserbatu beharko da, iristeko eta irteteko ordutegia bete beharko da, eta pertsonen arteko segurtasun distantziari eutsi beharko zaio.

Maskara une oro erabili beharko da, eskuak garbitu beharko dira eta zentroan jarri diren seinaleei kasu egin beharko zaie. Bestalde, indarrean dauden arauak direla eta, ezin izango dira egin taldeko entsegu ez profesionalak.

Kontadores gazte zentroak ohiko ordutegian irekiko ditu ateak, asteartetik larunbatera. Hain zuzen, asteartetik ostiralera 17:30etik 20:30era egongo da zabalik, eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.