Kontsumobidek Bilbon, Donostian eta Gasteizen ospatuko du Kontsumitzaileen Nazioarteko Eguna, ostiralean

Kontsumobidek Bilbon, Donostian eta Gasteizen ospatuko du Kontsumitzaileen Nazio
KONTSUMOBIDE
Actualizado: jueves, 14 marzo 2019 12:27

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

Kontsumitzaileen Nazioarteko Eguna ospatuko da ostiralean, martxoaren 15ean, eta Kontsumobide Kontsumoaren Euskal Erakundeak zenbait ekitaldi antolatuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru hiriburuetan. Ekitaldien helburua izango da herritarrak jabetzea kontsumitzaileen eskubideek duten garrantziaz.

Horrela, Kontsumobidek jakinarazi duenez, Bilbon karpa batzuk jarriko ditu, hainbat joko eta jarduerarekin, kontsumo gaietan pertsonek dituzten eskubideetan oinarrituta. Karpa Areatzako zubiaren inguruan egongo da, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era, eta parte hartzen duten guztiek jasoko dute sari bat. Gainera, stand bat ipiniko da kontsumoari buruzko informazio eta prestakuntza materialarekin.

Halaber, Gasteizko Azoka plazan 10 eta 20 euro bitarteko bonuak zozkatuko dira azokan bertan kontsumitzeko eta informazio gune bat instalatuko da. Zozketa ordu erdian behin egingo da, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 14:00etara. Azkenik, Donostiako Gipuzkoa plazan, stand bat izango da 10:30etik 14:30era, dibulgaziozko materialarekin, kontsumitzaileak informatzeko.