Korrika Kulturala ostegunean aurkeztuko da Donostian

Actualizado 2015/01/05 13:43:47 CET

DONOSTIA, 5 (EUROPA PRESS)

   Korrikaren 19. edizioak Korrika Kulturala aurkeztuko du datorren ostegunean, urtarrilaren 8an, Donostian. Gainera, Korrikaren app-a eta beste zenbait konturen berri ere eramango dute bere arduradunek.

   Euskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen esparru guztietara eramatea beti izan dira AEKren helburuak, eta, hori dela eta, Korrikaren egitarauaren barruan Korrika Kulturala prestatu ohi du. Euskarazko arte eszenikoak bultzatu, euskal sortzaile berriei bidea egin eta jendaurrean aurkez daitezkeen lanak sortzen laguntzea du xede Korrika Kulturalak.

   Korrikaren arduradunek jakinarazi dutenez, aurkezpena Donostia 2016 egoitzan izango da, eguerdiko 12:00etan. Programazio nazionelako hainbat ekitaldiren laginak ikusi ahal izango dira, eta Korrikaren app-a eta beste hainbat konturen berri ere emango da.