Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra hasiko da asteazkenean, Bilbon

Actualizado: lunes, 12 noviembre 2018 17:31

BILBO, 12 Nov. (EUROPA PRESS) -

Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra egingo da asteazkenetik ostiralera, azaroaren 14tik 16ra, Bilboko Euskalduna jauregian, "Etorkizuneko lan erronken aurrera begirako azterketa" lelopean, eta 110 hizlari baino gehiago bilduko ditu.

Laneko arriskuen prebentzioaren eta industria segurtasunaren arloetan aritzen diren maila goreneko profesionalak dira parte hartzaileak. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, hiru egunetan, "Bilbo laneko segurtasunaren eta osasunaren nazioarteko hiriburua izango da".

Erresuma Batua, Alemania, Brasil, Kanada, Frantzia, Italia edo Suitzako hizlariek parte hartuko dute, eta kontu interesgarriak aztertu eta eztabaidatuko dituzte elkarrekin, besteak beste, lana sistema adimendunen munduan, desgaitasuna eta prebentzioa, higiene industrialerako erronka berriak, gizarte eragileen rola, prebentzioaren bilakaera, laneko minbizia, makinen segurtasuna edo balorazioa ebidentzia zientifikoan, osasun informazioaren sistema edota laneko arriskuak teknologia berriekiko eta aldaketa klimatikoekiko.

Halaber, biltzarrarekin amaituko dira Osanaleko 25. urteurreneko ospakizunak. Ildo hoprretan, orain arte egindako ahaleginak bikoiztuko dituztela ziurtatu du, "laneko segurtasunaren eta osasunaren arloetako lehentasunezko misioa betetzeko".

"Izan ere, arlo horiek euskal gizartean integratu behar dira, ondo egindako lanari eta enpresa bikaintasunari lotuta, laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazioaren, prestakuntzaren eta ezagutzaren bitartez", adierazi dute.