Langile bat hil da Ondarroan, laugarren pisu bateko fatxadatik erori ondoren

Actualizado 2018/09/14 12:25:26 CET

BILBO, 14 (EUROPA PRRESS)

Langile bat hil da ostiral honetan Ondarroan (Bizkaia), eraikin batean lanean ari zela, laugarren pisuko fatxadatik behera erori ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez.

Ezbeharra goizeko 10.50ean gertatu da, Ondarroako Artabide kaleko eraikin batean. Biktima 46 urteko gizonezko bat da, eta lanean ari zen laugarren pisuko fatxadatik behera erorita hil da.

Ertzaintza eta osasun arloko langileak istripua gertatu den tokira joan dira, baina medikuek ezin izan dute ezer egin langilea salbatzeko eta bere heriotza baieztatu dute.