Lauaxeta Sariak banatuko dira asteartean, Bilbon

Publicado 2017/11/27 12:17:04CET

BILBO, 27 Nov. (EUROPA PRESS) -

Unai Rementaria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Lorea Bilbao Bizkaiko Aldundiko Euskara eta Kulturako foru diputatuak 2017. urteko Lauaxeta Sariak banatuko dituzte asteartean, azaroaren 28an, Foru Jauregian, Bilbon. Bizkaian euskararen sustapenaren, zabalkundearen eta normalizazioaren aldeko ahaleginetan nabarmendu diren pertsonei edo taldeei eskerrak emateko modu bat dira Lauaxeta Sariak, baita egin duten lana jendaurrean aintzatesteko modua ere.

Horrela, foru erakundeak jakinarazi duenez, aurtengo edizioan, Ohorezko Lauaxeta Saria Bizkaiko lan munduan euskararen erabilera areagotzeari ekin dioten Eika, Batz, Maier eta Cikautxo sozietate kooperatiboek eta Industria de Turbo Propulsores ITP sozietate anonimoak jasoko dute.

Poesiaren alorrean, Lauaxeta Saria "Dorrearen eta penduluaren arteko ituna" poema bildumaren egile Amaia Iturbide Mendinuetak jasoko du, Ikus-entzunezkoen Lauaxeta Saria "Ama nora goaz" ikus-entzunezko lanaren zuzendari Iban Gonzalez Pagaldayrentzat izango da.