Martutenen Urumearen ur goraldiei aurre egiteko lanen bigarren fasearen berri emango diete hiritarrei datorren astean

Proiektuaren infografia bat.
URA
Publicado: domingo, 21 julio 2019 14:24

DONOSTIA, 21 Jul. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udalak eta URA Uraren Euskal Agentziak Martutene auzoko bizilagunak gonbidatu dituzte bilera informatibo batera, Martutenen Urumearen ur goraldiei aurre egiteko lanon bigarren fasearen berri emateko. Bilera datorren asteartean izango da, uztailaren 23an, Martuteneko Gaztelekuan, arratsaldeko 19:00etan.

Proiektuaren lehen fasea amaitu ondoren, bigarren fasearen hasierari, lan plangintzari eta lanon balizko erasanei buruz informatuko zaie bilerara azalduko diren bizilagunei.

Horretarako, Donostiako Udaleko eta URA Uraren Euskal Agentziako ordezkariek parte hartuko dute bilera informatiboan, Donostiako Udaleko iturriek iragarri dutenez.